Atrás

Oñati BHI (Oñati) -

Erretratu dokumentalak filmatzen ditugu

Documental - Documentación e investigación (documental)

Oñati BHI institutuko, Administrazio Zerbitzuak zikloko lehen mailako ikasleak gara. Gure ikastetxeak lehen aldiz parte hartzen du Cinema en Curs proiektuan eta gure zeregina, kasu honetan, film labur bat egitea izango da, Oñatiko ofizio zaharren inguruan.

Malen Nicholson, zinemalariarekin, gure abentura hasi aurretik, Oñatiko herrian oso tradizio handia izan duten lanbideei buruz informatzen aritu ginen. Horien artean aipatzekoak, ogiak (okindegiak), alpargatak (zapata dendak) eta txokolateak eta aterkigintzak historikoki izan duten garrantzia.

Martxoak 9an egin genuen gure lehen saioa. Aurkezpenak egin, grabaketa labur batzuk ikusi eta zuzenean, kamera nola erabili ikastera pasatu ginen. Ikasitakoa praktikan jartzeko, gure lehen bi elkarrizketak prestatu genituen; ikastetxeko atezainari, Bingen Murumendiaratzi, eta, Kantue, zapata dendako, Asier Martíni, bestea. Ondoren, munduko planoak ateratzeko helburuarekin, herriaren inguruan txango txiki bat egin genuen.

Bigarren saioan, lehen eguneko lanak aztertu eta hobetu beharreko aspektuak azpimarratu ondoren grabaketak egitera joan ginen. Lehenengo, Sillero zapata dendara hurbildu ginen non Ane eta Cristinarekin egon ginen alpargaten inguruan hitz egiten beste historia askoren artean. Ondoren, Amaia eta Anerekin egon ginen, Txokolateixian. Gaur egun, txokolatearekin lotutako interpretazio zentroa izanik. Azkenik, Ezpeleta enpresara joan ginen non Estherrek aterkiak egiteko pausoz pausoko prozesua erakutsi zigun.

Azken saioan, grabaketak aztertu, hauetako batzuk baztertu eta film laburraren muntaiarekin aritu ginen, off ahotsaren grabaketarekin bukatuz.

Aurkezpen honi bukaera emateko, eskerrak eman nahiko genioke gure abentura honetan parte hartu duten pertsona guztiei, beraien laguntza gabe ezinezkoa izango baitzen proiektua aurrera eramatea.

Artículos del taller: Oñati BHI (Oñati) - (2)