Tabakaleran proiekzioa ekainaren 17an
Ekainaren 17an Tabakaleran Zinema (h)abian 2019-20 eta 2020-21-eko pelikulen estreinaldia ospatu genuen!
Oriarte Institutuko 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteko bi taldek beraien pelikulak aurkeztu eta pelikulei eta sormen prozesuari buruz gehiago jakin nahi zuten ikusleekin eta gonbidatuekin hizketan jardun zuten. Elkarrizketa hauetan pelikularen sormenari buruz, filmaketaz, muntaiaz... gogoeta interesgarriak egin zituzten. Eta nabarmedu zuten, nola 2020ko egoerak beraien pelikula berriz pentsatzera behartu zituen eta nolako poza sortzen zien pelikula azkenean Tabakaleran estreinatu ahal izateak.
Estreinatutako pelikulak:
Lan-artean (Oriarte Institutua, Lasarte-Oria. 2020-2021)
Oroitzapen argiak(Oriarte Institutua, Lasarte-Oria. 2019-2020)
Pelikulak Films orrialdean ikusi ditzazkezute, Anahit Simonianen pianoarekin musikatutako itxiera piezarekin batera.