Zinema (h)abian txikia
“Zinema (h)abian txikia” proiektuak haur hezkuntzatik zinemaren aurkikuntza bultzatu nahi du. 3 eta 12 urte bitarteko taldeekin egiten da eta helburua zinemarekiko, argazkigintzarekiko eta ingurunearekiko sentsibilizatzea da.
Lantegiak irakasleek ematen dituzte zinegileen noizbehinkako esku-hartzeekin.
Bereziki aukeratutako zinegile handien ikuskaketak egiten dira umeen interesa pizteko.
Sormen praktikek esperimentazio zinematografikoa eta ingurunearen esplorazioa uztartzen dituzte. Testuen sorkuntza eta irakurketa ere lotzen dira, olerkigintzan fokua jarriz.
Lantegiak argazki erakusketekin nahiz soinuz, olerkiz, argazkiz edo planoz lagundutako ikus-entzunezko obren emanaldiekin osatzen dira.