Programa

“Zinema (h)abian” zinemaren bidezko eta zinemaren beraren pedagogia eskola eta institutuetan lantzeko asmoa duen programa da.

2005ean hasi zen Katalunian eta, gaur egun, Galizian, Madrilen, Euskadin, Argentinan, Txilen eta Alemanian egiten da.

Bi helburu ditu Zinema (h)abian-ek:

  • Ume eta gazteek zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa aurki dezaten.

  • Hezkuntzaren testuinguruan sorkuntza zinematografikoaren ahalmen pedagogikoak garatzea.

Programa 4 lerroren inguruan egituratzen da:

  • Zinegile baten presentzia jarraia ikastetxean, eskola-ordutegiaren barnean irakasleekin batera lantegia emanez.

  • Arte zinematografikoaren aurkikuntza, sorkuntza praktikoa eta filmen ikuskaketak uztartzen dituen metodologia erabiliz.

  • Irakasleen formakuntza.

  • Proiektuaren osaketa ikerkuntza aplikatuaren laborategi gisa: esperimentazio eta hausnarketa espazioa. Lantegien esperientzien analisitik abiatuta, zinegile eta irakasle taldeak proposamenak, materialak eta metodologiak sortzen ditu hezkuntza-testuinguru anitzetara zabal daitezkeenak.