Oriarte Institutua (Lasarte) - 4t d'ESO
Landa eremua aztertzen
Documental - Plans d’exploració, documentació i recerca (documental)
Malen gure zinemagilea etorri zen berriz ere. Aurreko astean filmatu genituen zuhaitzen planoak ikusi genituen berarekin, asko gustatu zitzaizkion eta asko hobetu genuela esan zigun.Gure lehen muntaia !!!!! zinemagileak sentitzen hasi ginen.
Landa eremua aztertzen hasiak gaude, gure lehen behaketa egin genuen Malenekin.Eguraldia kaxkarra izan arren, aterkiak hartu eta baratzetara joan ginen. Earra lokatza !!!! Guregandik gertu landatzen diren barazki eta fruituak ikusi genituen, piperrak, porruak, kalabaza,azalorea,letxuak, marrubiak, kiwiak… Baratzetan inor ez genuen topatu, pena benetan,beraiekin berriketan gustora egongo ginen. Erretratoak egiteko gogotsu geundenez herrira joan eta ezaguna genuen zerbitzari bati egin genion gure lehen erretratoa. Ea hurrengoan zorte gehiago dugun…