Oñati BHI (Oñati) - 16-17 urte
Gure filma Tabakaleran proiektatuko dugu!
Apirilaren 17an, Zinema Abian (H) esperientziak formakuntzari amaiera borobila emateko, Tabakalerara joan ginen.
Bertan, ikasleek egindako lanaren proiekzioa lehen aldiz ikusteko aukera paregabea izan genuen.
Ondoren, Javik, proiekzioko gela barrutik ikusteko bisita bat eskaini zigun, erabiltzen dituzten makina eta elementu ezberdinak erakutsiz.
Mila esker esperientzia honetan lagundu diguzuen guztiei, batez ere Malen Nicholsoni!